Altsasuko irrati libreak, Garraxi irratiak (FM 101,9) festa antolatu du biharko. Oholtzara lehenik Malasonbrak eta Doble K-k osatutako Brigada de la Cólera igoko dira. Palentziatik euren rap libertario eskaintza ekarriko dute. Euren emanaldiaren ondoren, irrati librearen festa disko-jartzaile sakandarren saioekin segituko du: Bendiak, Aitor Lizarraga eta Txen.