Erregional mailako liga despedituta: Altsasu zazpigarrena

Guaixe 2017ko ots. 20a, 12:51

Erregional maila. 18. jardunaldia: Pamplona B 4 – Altsasu 1

Asteburuan erregional mailako liga despeditu zen. Altsasuk Pamplona taldea izan zuen aurkari. Gogoekin atera ziren zelaira Altsasukoak eta gol aukera politak sortu zituzten, baina Pamplona B izan zen markagailuan aurreratu zena. Hala ere, Patxik bana berdintzea lortu zuen eta altsasuarrek markagailuari buelta emateko aukera ere izan zuten, baina Pamplona B-ko atezainak eta punteria faltak ekidin zuten. Bigarren zatia hasi eta berehala bigarren gola sartu zuen Pamplonak. Altsasukoek erasoan jarraitu zuten, baina Pamplonak defentsa sendoa egin zuen eta azkenean, 4 eta 1 irabazi zion Pamplona B-k Altsasuri.

Hurrena, Kopa
Erregional mailako 1. multzoko liderra San Jorge izan da (42 puntu). Hain zuzen ere, preferente mailara igotzeko ligaxkarako sailkapeneko lehen bost taldeak sailkatu dira: San Jorge, Lagunak, Ardoi, Pamplona eta Amaya. Altsasu zazpigarrena sailkatu da (18 puntu) eta ez du igoera fasea jokatuko. Martxoaren hasieran abiatuko den Kopan arituko da Altsasu.