Lau urte ospatu gabe egon ondoren, indarrarekin itzuli zen Altsasuko Krosa. Dantzaleku Sakana klubak eta Sakana Triatloi Taldeak antolatuta, 32. edizioa jokatu zen igande eguerdian Dantzaleku eta Usolarrain paraje ikusgarrietan. Guztira 169 korrikalari lehiatu ziren eta proba solidarioa izan zen, bildutakoa Altsasukoak Aske! ekimenarendako izan baitzen. Proba hasi baino lehenago auzipetuen aldeko pankarta bat atera zuten Sakanako korrikalariek, bildutakoen txalo zaparrada artean.
Korrika egiteko egun elegantea egiten zuen igandean. Dantzalekuko eta Usolarraingo parajeak ezin politago zeuden, eta probaren ibilbide ederra nabarmendu zuten korrikalariek. Txoko guztietan proba jarraitzera hurbildu ziren ikusleen babesa izan zuten korrikalariek, gogoz eskertu zutena. Izan ere, jende asko bildu zen korrikalariak animatzera eta Altsasukoak Aske! ekimenaren bidez Altsasuko auzipetuei eta atxilotutakoei babesa ematera.
Korrikalariek bi aukera zituzten: 4 km-ko proba edo 8 km-koa. Proba luzean Ion Sola gailendu zen (23:26), Ibai Albaren (23:40) eta Asier Martinezen (23:41) aurretik. Sergio Garcia de Eulate altsasuarra izan zen laugarrena (23:58) eta lehen sakandarra. Ion Sola probaren berreskurapenarekin pozik zegoen. “Txikitatik etorri izan naiz Dantzalekura eta beti nire zirkuitu faboritoa izan da” nabarmendu zuen. Emakumezkoetan, Tania Saez de la Fuente iritsi zen bakarrik helmugara (29:43), Maria Velazquezen (30:13) eta Ginesa Lopez altsasuarraren aurretik (30:46). Beraz, podiumera igotzeko aukera izan zuen Ginesa Lopezek. “Proba asko gustatu zait” nabarmendu zuen Saez de la Fuentek.
4 km-ko protagonista Mostapha Charki korrikalari ezaguna izan zen (12:19). “Merezitako fama dauka Dantzalekuk. Hau benetako krosa da” aipatu zuen helmugan. Halaber, bildutako zaletuen animoak eskertu zituen. “nafarroako iparraldean gehiago animatzen du jendeak” gaineratu zuen Charkik. Bigarrena Iban Urman sailkatu zen (12:50) eta hirugarrena Raul Audikana olaztiarra izan zen (13:19). Emakumezkoetan garaipena etxean geratu zen, Izaskun Beunza olaztiarrak ez baitzuen areriorik izan (14:25). Elisa Gonzalez izan zen bigarrena (15:10) eta Marisol Aspurz hirugarrena (16:46).
Altsasuko krosaren itzulerak izandako harrera beroa ikusita, antolatzaileak hurrengo urteko egutegi ofizialean Altsasuko krosak lekua izan dezan saiatuko dira, posible bada Altsasuko krosak Nafarroako Kros Txapelketako probaren bat hartzeko.
Altsasuko krosa 2017. Sailkapena
8 km
Gizonak
1. Ion Sola 23:36
2. Ibai Alba 23:40
3. Asier Martinez 23:41
4. Sergio Garcia de Eulate 23:58
5. Juan Martinez 24:01
6. Beñat Katarain 29:38
7. Ivan San Juan 25:18
8. Aritz Munarriz 25:29
9. Mikel Astiz 25:48
10. Andoni Arraras 25:55
11. FelixBenjumea 25:56
12. XubanEugi 26:11
13. Eukeni Goikoetxea 26:51
14. Patxi Cano 27:00
15. Fernando Moreno 27:14
16. Aitor Duran 27:49
17. Fran Araña 27:53
18. Jorge Iradi 28:02
19. Eki Gonzalez 28:23
20. Aingeru Cardano 28:36
21. Gorka Aldako 28:53
22. Joseba Azkarate 29:17
23. Gorka Martinez 29:17
24. Urko Gorrotxategi 29:43
25. Xabier Martinez 30:13
26. Patxi Calleiras 30:13
27. Jokin Bereziartu 30:13
28. Egoitz Iradier 30:13
29. Aritz Etxeberria 30:13
30. Iban Verdugo 30:13
31. Javier Irigoien 30:13
32. Ander Juanikorena 30:24
33. Mikel Lopez 30:24
34. Alberto Mazkiaran 30:31
35. Endika Martinez 30:46
36. Iñaki Aranburu 30:46
37. Joseba Amigorena 30:46
38. Iñaki Azparren 30:51
39. Xabier Larraza 31:16
40. Ander Argaiz 31:16
41. Carlos Mañeru 31:29
42. Xuban Mendiola 31:29
43. Aingeru Azazeta 31:37
44. Iñaki Gurmindo 31:46
45. Jesus Urra 31:49
46. Joseba Uribe 31:49
47. Iosu Delfrade 31:49
48. Asier Lertxundi 31:49
49. Iker Garmendia 31:49
50. Iñaki Alastuey 31:49
51. Manuel Larraza 32:09
52.Iñaki Otxoa de Eribe 32:10
53.Joseba Iraola 32:25
54. Pascual Arriazu 32:25
55. Asier Larrion 32:25
56. Francisco Recio 32:25
57. Miguel Ilundain 32:38
58. Imanol Arretxea 32:38
59. Juantxo Azurmendi 32:45
60. Egoitz Lasa 32:45
61. Pablo Ausejo 33:27
62. Xabier Lopez 33:27
63. Manuel Campos 33:44
64. Jose Luis Rubio 33:54
65. Hanot Karrera 31:34
66. Patxi Berdote 34:12
67. Xabier Flores 34:55
68. Ugaitz Mndaluniz 35:21
69. Jesus Mazkiaran 35:25
70. Ivan Martinez de Oaba 37:48
71. Aingeru Ezkerra 39:52
Emakumeak
1. Tania Saez de la Fuente 29:43
2. María Velázquez 30:13
3.Ginesa Lopez 30:46
4. Leyre Palacios 31:19
5. Miriam Araujo 32:25
6. Rosa Orofino 32:45
7. Ainara Martin 33:27
8. Edurne Mtz de Lizarrondo 35:21
9. Mertxe Casas 35:48
10. Ana Ruiperez 35:48
11. Silvia Perez 36:56
12. IIsabel Pozueta 37:16
13. Mari Gwen Davies 37:16
14. Amaia Gerrikagoitia 38:09
15. Sonia Ontoria 39:08
16. Edurne Razkin 40:58
4 km
Gizonak:
1. Mostapha Charki 12:19
2. Iban Urman Lopez 12:50
3. Raul Audikana Arrese 13:19
4. Iker Mintegi Claver 13:25
5. Jon Ganboa 13:36
6. Patxi Cobo 13:44
7. Aritz Mendizabal 13:56
8. Oier Etxeberria 13:56
9. Igor Artieda 13:59
10. Ioni Araña 14:08
11. Iñaki Alvaro 14:08
12. Gaizka Martinez de Albeniz14:16
13. Ekain Alegre 14:26
14. Mikel Lakuntza 14:26
15. Ekhi Olabide 14:50
16. Peio Ezpeleta 14:52
17. Ruben Elias 15:10
18. Iñaki Olmos 15:18
19. Indar Olabide 15:19
20. Oihan Etxeberria 16:26
21. Jesus Mari 16:45
22. Luis Diaz 18:16
23. Iñigo Orella 19:12
24. Javier Zabala 19:27
25. Josu Olmos 20:11
26. Igor Cabeza 21:11
27. Gorka Mintegui 22:54
28. Mikel Lopez de Gereñu 22:54
29. Juan Antonio Guerrero 22:54
30. Iraitz Iparragirre 24:07
Emakumeak:
1. Izaskun Beunza 14:25
2. Elisa Gonzalez 15:10
3. Marisol Aspurz 16:46
4. Haizea Ramirez de Alda 17:10
5. Begoña Girones 18:56
6. Ayur Lertxundi 19:44
7. Olatz Azazeta 20:11
8. Aitziber Zabala 20:24
9. Leire Maiza 20:30
10. Amaia Vicente 20:30
11. AinhoaMarkinez 20:38
12. Haizea Artola 20:38
13.Maite Duran 21:18
14. Nora Goñi 21:24
15. Amaia Txeka 21:24
16. Idoia Agirre 21:24
17. Maitane Ormazabal 21:24
18. Jaione Astiz 21:24
19. Nerea Berastegi 21:24
20. Rakel Calzada 21:45
21. Amaia Zufiaur 22:02
22. Maite Duran 22:02
23. Marijose Lz de Goiloetxea 22:06
24. Francis Irigoien 24:07
25. Araceli Mendia 24:07
26. Ainhoa Idiaketz 24:07
27. Nuria Pozueta 24:07