Altsasuko hiru ikastetxeetako ikasleak herriko inauteria nola ikusten duten, euren artelanen bidez adierazi dute eta Iortia kultur gunea ikusgai jarri dute. Inauteri Batzordeak, Zelandi eskola publikoa, Sagrado Corazon ikastetxea eta Iñigo Aritza ikastolako guraso elkarteak antolatu dute erakusketa. Atzo arratsaldean mustu zuen eta batzordeko kideek haren antzezpena egin zuten hasieran. Ikasleen lanekin batera Beatriz De la Vega Salinasen Adarrak dantzan film laburra ikusgai izanen da ere.
Bestalde, Inauteri Batzordeak larunbatean gaztetxokoan Anfasko kideekin egindako errepresentazioa ederra izan zen. Baita domekan Erriberrin egindakoa ere. Altsasuko ihote segizioa Tolosara eta Hendaiara joateko gonbidapena jaso dute. Baia daten bateraezintasunagatik ezin izan dute joan. Apirilean Bartzelonako bidea har dezaketela gaztigatu dute.
Momotxorroen dantza
Gaztetxokoko gimnasioan hura ikasteko edo entseatzeko saioak eginen dira gaur eta bihar, 20:00etan. Ikastetxeetan ere dantzatzen ikasteko saioak egiten ari dira: atzo Sagrado Corazon ikastetxean izan zen, gaur Zelandi eskola publikoan eta bihar Iñigo Aritza ikastolan.