Altsasuko Iortia Kultur Gunean bilduko dira bihar, larunbatean, 12:00etan, Burunda Txirrindularitza Klubeko txirrindulariak eta arduradunak. 2017 denboraldirako dituzten taldeak aurkeztu eta talde argazkiak ateratzeaz gain, hastear dagoen denboraldi berrirako asmoak eta beste plazaratuko dituzte.