Industria-elektrikari instalatzaile ikastaroan plazak daude

Guaixe 2017ko mar. 2a, 09:34

Sakana Lanbide Heziketa institutuan eginen den ikastaroa langabetuei zuzenduta dago.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Nafar Lansarek, jakinarazi duenez, langabetuei zuzenduta Altsasun eginen den industria-elektrikari instalatzaile ikastaroan oraindik ere izena eman daiteke. Ikastaroa horretan kontrol, neurketa eta prezisio ekipoen mantentzea eta konponketa irakatsiko da. 390 orduko iraupena du eta Profesionaltasun Ziurtagiria emanen diote hura gainditzen duenari.

Ikastaroa astelehenean hasiko eta garagarrilaren 27an despedituko da. 15:00etatik 20:15era izanen dira klaseak, astegunetan. Izena eman edo informazioa jaso nahi duenak Internet bidez egin dezake.