Euskara ez-sexista erabiltzeko

Guaixe 2017ko mar. 2a, 17:58

Ikastaro espezifikoa antolatu dute Altsasun, martxoaren 31n, dohainik. Izena ematea zabalik dago.

Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udaleko Emakume eta Berdintasun Batzordeak euskara ez-sexista ikastaro espezifikoa antolatu dute Altsasun, martxoaren 31n, ostiralarekin, 8:15etik 11:15era, Gure Etxean. Helburuak euskara erabiltzen dugunean generoari buruzko hausnarketa egitea eta estrategia egokiagoak erabiltzea dira.

Hizkera sexista antzeman eta euskara ez-sexista sortu
Ikastaroa EGA edo C1 maila duten toki-administrazioko langileei zuzendua dago eta Inma Zestau Baraibar Nafarroako Gobernuko teknikariak gidatuko du. Batetik, hizkera sexista antzematen irakatsiko da, batik bat gaztelaniatik datorkiguna eta, bestetik, euskara ez-sexista sortzeko estrategiak erabiltzen irakatsiko da. Ikastaroa aurrez aurrekoa izango da, dinamikoa eta praktikoa. Testu errealak landuko dira eta, hortaz, ikasleei euren materiala eramatea eskatu zaie.

Izena eman martxoaren 28a baino lehen
Izena ematea zabalik dago, martxoaren 28a baino lehen, euskara1@sakana-mank.eus posta elektronikoan. Dohainik da. Ikastaroa lanaren orduen kontura eginen da eta bertaratzen direnei asistentzia-agiria igorriko die Nafarroako Gobernuak. Informazio gehiago Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan: 948 464 840 edo euskara1@sakana-mank.eus.