Ukabilkada emateagatik atxilotuta

Guaixe 2017ko mar. 6a, 11:58

Foruzaingoak jakinarazi duenez, Alde Zaharreko taberna batean 31 urteko gizonezko gasteiztar bat atxilotu zuten larunbat arratsaldean. Atxilotutakoak 29 urteko lakuntzar bati ukabilkada eman zion, hortz bat hautsita ezpaina handituta utzi zion. Medikura joan behar izan zuen. Kolpea ematerakoan atxilotutakoak ere eskuan min hartu zuen eta osasun etxera eraman behar izan zuten. Foruzaingoak jakinarazi duenez, lekuko baten laguntzaz identifikatu zuten atxilotutakoa. Hari lesio delitua egotzi diote.