Bahiketa faltsuen kontrako aholkuak eman dituzte

Guaixe 2017ko mar. 9a, 20:13

Altsasuar batek iruzur saiakera salatu zuen Foruzaingoan joan den ostegunean. Bahiketa faltsu baten saiakera jasan zuela salatu zuen. Kasu horietan bahitzaile faltsuek telefonoz hots egiten dute eta senideren bat baitu dutela esaten dute. Hizkera bortitza erabiltzen du eta mehatxuka aritzen da. Ustez bahituta dagoen senidea askatzeko dirua eskatzen dute. Nazioarteko diru-igorpen bidez 500 eta 1000 euro artean pagatzeko eskatzen dute. Altsasuarrak eta joan den astean deia jaso zuten beste 29 nafarrek Txileko aurrizkia duen telefono batetik jaso zuten deia: 00 56 edo +56 zenbakiekin hasten dena.

Gomendioak
· 00 56 edo +56 zenbakiekin hasten diren eta espero ez diren deiak ez hartzea.
· Familiako bat bahitu dutela esaten badute, ez fidatu; ezta beste pertsona batek hitz egiten badu edo atzetik ahotsak entzuten badira, ez da senidea.
· Bahitzaile faltsuak bortizki hitz eginen du, lasai mantendu.
· Bahitzaile faltsuek emandako informazioa egiaztatu.
· Ez ordaindu. Azkar ordaintzeko eskatuko dute, familiakoa topatzeko betarik ez izateko.
· Ez eman datu pertsonalik eta sare sozialetan ez publikatu.
· Polizia jakinaren gainean jarri eta ustezko bahitzailea beste linea batetik topatzen saiatu, baita dei gaiztoa grabatzen ere.