Emakumeek kirolean esateko asko dutelako

Guaixe 2017ko mar. 13a, 12:42

Emakumeen kirol erakustaldia izan zen larunbatean Zelandin

Martxoaren 8aren inguruan Altsasuko Udalak Emakumeen Bilgunearen bitartez antolatutako ekitaldien barruan, emakumeen kirol erakustaldia hartu zuen Zelandi kiroldegiak larunbat arratsaldean. Bertan, Altsasuko kirol eskola guztietan trebatzen diren neska eta emakumeek hartu zuten parte. Kirol eskola bakoitzak 10 minutuko tartea izan zuen erakustaldia egiteko. Zehazki ondoko kirol eskoletako neska eta emakumeek hartu zuten parte: tenisa, futbola, gimnasia erritmikoa, txirrindularitza, irristaketa, saskibaloia, taekwondoa eta yoseikan budoa.

Ekitaldiarekin emakumeek kirola egiten dutela, kirolariak direla, kirol guztietan aritzen direla eta kirola egiten ongi pasatzen dutela erakutsi nahi izan zen.