Altsasun herri galdeketa

Kriseiluak 935 sinadura argitzeko

Guaixe 2017ko mar. 14a, 08:28

Altsasuko Gure Esku Dagok erabakitze eskubidea praktikan jarri nahi du herrian eta horretarako herri-galdeketa egin behar du. Garagarrilaren 18ko galdeketa egin aurretik hura babestuko duten nahikoa altsasuar izanen direla jakin behar dute. Eta hori sinadurak bilduz egin dute azken bi hilabeteetan. Guztira 935 altsasuarrek babesten dute herri galdeketa egitea. Datua jakinarazteko eta erabakitze eskubidearen inguruko galdeketa ezagutarazteko kriseilu gaua antolatu zuten larunbat gauean, koloretako hainbat kriseilu aireratuz.

Erlazionatuak