Kopari ekin dio Altsasuk

Guaixe 2017ko mar. 13a, 15:22

Joaneko partidan Itaroa Uhartek 3 eta 1 irabazi zion Altsasuri. Asteburuan itzulikoa jokatuko dute Dantzalekun

Erregional mailako liga despedituta, asteburuan Ligako Kopari ekin zion Altsasuk. Lehen jardunaldi honetan, Uharte Iruñearen kontra lehiatu zen Altsasu joaneko partidan, Iruñerrian. Lehen zatian Uharte Iruñeak dominatu zuen eta makina bat aukera sortu zituzten, baina Altsasuko atezainak geldialdi bikainak egin zituen. Nolanahi ere, asteburua baino lehen gola sartzea lortu zuen Uharte Iruñeak. Bigarren zatian bigarren gola sartu zuen Uharte Iruñeak, eta nahiz eta Vergararen golari esker Altsasu markagailuan gerturatu, Uharte Iruñeak hirugarren gola sartu zuen eta horrela despeditu zen partida.

Asteburu honetan Altsasuk Uharte Iruñea hartuko du Dantzalekun, itzuliko partidan. Ea etxean jokatzeak egoerari buelta emateko aukera ematen dien altsasuarrei.