Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, Lanen Lantaldea indartzeko zortzi langabe kontratatuko ditu. Honako lanpostuak bete nahi ditu udalak zehazki: bi kisusgile ofizial eta zurgin, pintura eta mendi ofizial bana eta hiru peoi. Zortzien kontratuak sei hilabeterako izanen dira, lanaldi osoan. Interesa dutenek Altsasuko enplegu bulegoan eman behar dute izena astearteko 14:00ak baino lehen. Izena ematen dutenek proba teorikoak eta praktikoak pasa beharko dituzte eta horren arabera aukeratuko ditu udalak aldi batez bere langileak izanen diren pertsonak.