Ingeles irakasleendako barnetegia izan da

Guaixe 2017ko mar. 21a, 08:18
Ingeles irakasleak ikasten. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

Hezkuntza Departamentuak antolatuta, Otadiko Kristo Deuna aterpeak ingeles irakasleendako ikastaro trinkoa hartu du asteburuan. Departamentuak udan antolatu zituen halakoak eta ikasturtean barna antolatzen duen aurreneko aldia izan da. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza ea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 38 irakasle elkartu ziren ikastaroan. Guztiak ere programa elebidunak edo ele-anitzak dituzten ikastetxeetakoak. Irakasleen gaitasunak lantzeaz aparte, materialaren inguruan ere aritu ziren trebatzen.