Mintzanet, euskara on-line eta doan praktikatzeko

Guaixe 2017ko mar. 26a, 11:51

www.mintzanet.net web gunean dago proiektuaren informazioa.

Euskara praktikatzeko beste aukera berri bat dago: Mintzanet. Mintzanetek euskara on-line eta doan praktikatzeko aukera ematen duen proiektua da. Euskaraz hitz egiteko beste aukera bat da, noiznahi, edonon eta doan egiteko. Horretarako, www.mintzanet.net web gunera joatea besterik ez dago.

Bidelagunak eta bidelariak behar dira
Proiektu honen bitartez, bidelagunak, hau da, euskaraz ongi dakitenak, eta bidelariak, euskara praktikatu nahi dutenak, elkartzen dituzte, euskara mintza saioak internet bidez egin ditzaten. Doaneko zer bitzua da. Ohiko Mintzakide proiektuaren antzekoa da, baina euskara solasaldia internet bidez egiten da. Hain zuzen ere, Mintzakideko aurrez aurreko saioak egiteko hainbat arazo dituztenei aukera emateko sortu da egitasmo hau.

www.mintzanet.net
Mintzanet proiektuari buruzko informazio guztia eta izena ematea.