Kopan gauzak ongi doazkio Altsasuri. Lehendabiziko jardunaldian galdu egin zuten gorritxoek, 3 eta 1 Uharte Iruñaren kontra. Bigarren partidan, aldiz, 5 eta 0 irabazi zioten Bidezarrari eta larunbatean Iruñean jokatutako partidan San Ignazio 1 eta 3 itzulita poz-pozik itzuli ziren altsasuarrak.
Altsasuk izugarri estutu zuen San Ignazio, hasiera-hasieratik. Horrela, etxekoak ez ziren batere eroso aritu. Altsasuk San Ignaziok ate propioan sartutako gol bati esker aurreratu zen, baina Iruñako taldeak berdindu egin zuen. Altsasuk lanean jarraitu zuen eta, horrela, Darlingen gola iritsi zen, Altsasuren bigarrena. San Ignazio atzera ere berdintzen saiatu zen, baina partida bukaerara aldera Altsasuren hirugarren gola sartu zuen Imanolek eta garaipen polita lortuta, Kopako bigarren jarraipena jarraian gogoz ospatu zuten altsasuarrek.