Altsasun herri galdeketa

Gure Esku Dago galdera bila

Guaixe 2017ko mar. 29a, 08:04

Bihar, osteguna, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean.

Altsasuko Gure Esku Dagok herriko erroldaren %18aren babesa, 935 sinadura, jaso ondoren, erabakitze eskubidea praktikan jarriko du garagarrilaren 18an. Bi hilabete eta erdi barru altsasuarrei lurraldetasunari buruzko galdera bat eginen zaie. Zehazki zein ordea? Hori altsasuarrek beraiek erabakitzea nahi du Gure Esku Dagok eta, horretarako, tailerra antolatu du ostegunean. Taldekideek esan dutenez, “altsasuar guztien parte hartzea beharrezkoa da”, horregatik, galdeketako galdera erabakitzeko tailerrean parte hartzera animatu dituzte.

Erlazionatuak