Haur eta gazte aisialdian aritu nahi luketenekin aisialdi begirale lan poltsa osatu nahi du Altsasuko Udalak. Interesatuek honako baldintzak bete behar dituzte: eskola graduatua edo baliokidea izatea, kontratuaren hasieran 18 urte beteta izatea, EGa titulua edo baliokidea (bestela, euskara proba gainditzea), sexu-delituen ziurtagiria eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea apirilaren 27a baino lehen. Egun horretako 14:00etan ixten da curriculumak udaletxean aurkezteko epea. Bete beharreko lanpostuarekin harremana duten bestelako merezimenduak ere baloratuko ditu epaimahaiak.