Korrikako lekukoa eraman nahi duzu?

Guaixe 2017ko mar. 29a, 11:15

Altsasuko Dendarien Elkarteko (ADE) buru Elena Aldasoro Galanek jakinarazi digunez, “aurki Korrika gure kaleetatik pasako da eta gu bertan parte hartzeko asmoa dugu. Horretarako, km bat erosi dugu”. Baina ADEkoek erabaki dute lekukoa haiek eraman beharrean haien dendetako bezeroren batek eramatea. Horregatik, zozketa eginen dute. ADEren Korrikako km-ko lekukoa eraman nahi dutenek elkarteko dendetan zozketan nola parte hartu galdetu behar dute.