Buru-berokia eta eskularruak jantziak zituen gizonezko bat izan da Santander Bankuan lapurreta egin duena. Bankura errebolberra eskutan zuela sartu da 9:00etan, eta kutxan zegoen dirua emateko eskatu du. Une horretan zuzendaria, zuzendari-ordea eta komertziala zeuden bulegoan, baita bezero bat ere. Lapurrak kutxan zegoen dirua eraman du, 18.500 euro. Altzania kaleko bankuko lapurretaren ikerketa Guardia Civila egiten ari da.