Klasiko baten moldaketarekin, institutuko ikasleak eszenara

Guaixe 2017ko mai. 5a, 11:37

Gaur, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Altsasu institutuko aSanak antzerki taldeak El secreto de Lilistrata antzezlana jokatuko du gaur. Aristofanes antzerkigile greziar klasikoak Lisistrata komedia idatzi zuen. Hartan, Lisistratak gerraren kontra eta bakearen alde egiteko proposamena luzatzen die emakumeei: gerrak gelditzeko gizonak sexurik gabe uztea. “Gerra oso gai interesantea iruditzen zait. Gaurkotasuneko gaia da” azaldu digu Marian Utrerak, institutuko antzerki taldeko arduradunak.

Obra klasikoaren umore moldaketa gaurkotua taularatuko dute gaur. “Akabera berritzailea eman diot. Akaberan dago gakoa eta, horregatik, aldatu dugu izenburua”, azaldu digu Utrerak. Berak udan egokitu zuen obra, baina zenbat antzezle izanen zituen jakin arte ez zituen azken egokitzapenak egin. Eta haiek eskutan lastailean hasi ziren entseatzen. Horretarako, atsedenaldiak eta ostiral arratsaldeak baliatu dituzte, “eskolaz kanpoko makina bat jarduera baitituzte ikasleek”. Joan den urtean egindako musikalak izandako arrakastagatik aurten ere musikadun zati bat du obrak.

Azkenik, 19 ikaslek jokatuko dute obra. “Normalean DBHko 3. mailatik gorakoak izaten dira, baina  obra korala denez, aktore gehiago behar genituen eta aurten DBHko 1. mailatik Batxilergora arteko ikasleek parte hartzen dute”. Utrera pozik dago sekula baino mutil gehiago daudelako antzerki taldean, bost. Musika, teknologia, orientazio eta plastikako ikasleek ere euren ekarpena egin dute antzezlanerako dekoratua, atrezoa eta soinu oinarria sortuz.

Antzezleak
Lisístrata: Leire Berastegui Etxabarri
Cleonice, aldamena: Nicole Figueroa Palacios
Mirtia, aldamena: Irati Gomez Ezkerro
Cleomene, 1. atenenastarra: Nerea Larraza Ligero
2. atenenastarra: Ayeisa Moran Garcia
3. atenenastarra: Kiara E. Figueroa Arroyo
4. atenenastarra: Aroa Gonzalez Palomo
5. atenenastarra: Hind Aboufaras
Cina, espartarra: Amets Borreguero Iza
Beocia: Nerea Cano Palomo
1. korintoarra: Naroa Bergez Palomo
2. korintoarra: Naiara Bergez Palomo
Pisandro, atenastar komisarioa: Xabier Martirena Moreno
Cinesias: Xabier Claver Zabala
Espartako heraldoa: Iñaki Cabrera Ojeda
Espartako soldadua 1: Xabier Agirre Poveda
Espartako soldadua 2: Jon Puerta Larrondo
Lisistrataren alaba: Maria Berastegi Etxabarri
Atenea: Munia El Marhoum Iruretagoiena