Erregionaleko Kopan gauzak ongi doazkio Altsasuko taldeari. Asteburu honetan final laurdenetako joaneko partida jokatu zuen Altsasuk Fiteron, Calatrava taldearen kontra. Calatrava serioago aritu zen lehen zatian eta bera izan zen markagailuan aurreratu zena, Andresek 25. minutuan sartutako golari esker. Baina bigarren zatian behera egin zuen Calatravak eta gora, aldiz, Altsasuk. Gorritxoak aurrerago jokatzen hasi ziren eta Jokinek berdintzea lortu zuen, 65. minutuan. Paritda bukatzear zegoenean, 88. minutuan, Jokinek bigarren gola sartu zuen, garaipenarena. Joaneko partida etxetik kanpo irabazi izanak asteburuan Altsasun jokatuko den itzulera partidarako animo handiak eman dizkio Altsasuri. Ea Dantzalekun lan bikaina egin eta Erregional Kopako finalerdietarako sailkatzen den Altsasu.