Alde Zaharreko festa giro kutsagarria

Guaixe 2017ko mai. 11a, 12:05

Haur jolasek eman zioten hasiera Alde Zaharreko festei ostiralean. Altsasuko Gazte Asanbladak antolatutako egitarau hori neurri txiki batean euriak zapuztu zuen. Baina gaztetxean egin AGA caigorako ez zen traba izan. Larunbata hamabitakoarekin eta eLe festarekin hasi zen. Herri bazkarian 300 pertsona elkartu ziren. Pilota goxua txapelketako finalak elektrotxarangaren kalejira animatu eta kantatuari bide eman zion. Alde Zaharrean barnako ibilbidea gaztetxean despeditu zuten, erromeria taldearen emanaldia hasteko garai berean.

Erraldoiak
Festetan kale egin ondoren larunbat eguerdian, atzera ere, kalera atera ziren Altsasuko erraldoiak: Momotxorroa, Sorgina eta Afrikako errege-erregina. Bueltatzeko beharrezkoa izan da erraldoi eramaileen taldea zabaltzea. Hala, aurretik aritzen ziren Iñaki Seko, Mikel Lopez de Gereñu, Jesus Guzman eta Javier Riverori Martin Uhalde, Xabier Ramirez de Alda, Jose Ramon Ramirez, Patxi Garcia, Alex Ignacio, Jonathan Medina eta Raul Agirre batu zaizkie. Altsasuko eta Arrotxapeako gaitarien doinura dantzatu ziren erraldoi altsasuarrak.