Erregional mailako kopan garaipenak garaipenen atzetik pilatzen ari da Altsasu. Final zortzirenetako itzulerako partida jokatu zuen Altsasuk larunbatean Dantzalekun, Fiteroko Calatravaren kontra. Joanekoan 1 eta 2 irabazi zuen Altsasuk, eta kanporaketa alde zuten gorritxoek. Altsasu hasi zen dominatzen, baina Calatravaren atea zulatzea kosta egin zitzaien Joseba Bakaikoaren mutilei. Ongi defendatu zuten altsasuarrek eta Calatravakoak eusten bikain jakin izan zuten. Bigarren zatian iritsi zen euren aukera eta Gorkak eta Javik sartutako golei esker, 2 eta 0 irabazi eta Erregionaleko kopako finalerdietara sailkatzea lortu zuten.
Finalerdietan Los Arcoseko Urantzia taldea izango dute aurkari altsasuarrek. Joaneko partida igandean jokatuko da, Dantzalekun, 17:30ean. Ea orain arteko garaipenaren biderari eusten dioten.