Izarra Tanatorio taldeak bere ibilbidea pasa den azaroan hasi zuen, enpresa, zerbitzu funerarioa eta bizitza-heriotza kontzeptua ulertzeko modu berri batekin. Bihar maiatzak 17 , Altsasun “ Samina eta dolua, modaz kanpo?” izenburua duen hitzaldia antolatu du, Angel Albeniz psikologoaren eskutik.
Angel Albeniz, psikologoa izatez, Argibide fundazioaren zuzendari izan zen 2015 garren urtera arte. Doluan espezializatua dago eta Izarra Tanatorio taldearekin kolaboratzeak asko motibatzen du “uste dut garrantzitsua dela horrelako proiektu batek filosofia puntu hau izatea, eta heriotza ulertzeko moduan aurrerapauso txikiak egiten joan behar dugu, heriotza bizitzaren parte baita”.
Izarra-ren partetik, Mikel Idoate gerenteak zera dio: “badakigu batzuetan zaila dela horrelako hitzaldietara joatea, baina pena merezi du, beste ikuspuntuak ulertu eta hurbiltasunez ikustek. Sarrera debalde da eta hitzaldia adin guztietako pertsonei bideratua dago.