Mikro-ipuinaren saria

Guaixe 2017ko mai. 17a, 17:59

Euskokultur Fundazioak eta Pamiela argitaletxeak antolatutako Mikro-ipuin lehiaketako D ereduko sariak Larraitzarren banatu banatu ziren hilaren 10ean.  Ultzamako Gizarte Zentroko areto nagusia beteta zela Luis Lizarribar Larrainzar DBHI-ko zuzendariaren aurkezpenaren ondotik, ikastetxeko ikasleek zenbait bertso eta dantza egin zituzten. Ondotik, Pamiela argitaletxeko Pello Elzaburuk eta Osasunako jokalari Oier Sanjurjok banatu zizkieten sariak. Sarituen artean Haritz Goikoetxea Flores zegoen, Iñigo Aritza Ikastola DBH 4ko ikaslea, Elurra idazlanarekin epai mahaiaren aipamena jaso zuena.

Euskokultur Fundazioko lehendakari Bixente Serrano Izkoren agurrarekin, eta partaide guztien argazkiarekin despeditu zen ekitaldia. Presente egon zirenen artean Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamenduko ordezkari Asier Morras, Ultzamako Alkate Arantxa Martinez eta Ultzamako Udaleko kultura zinegotzi Puri Etxeberria izan ziren.