guaixe.eus

Teatreves ziklorik ez, baina amateur antzerkia bai

  Kultura  Altsasu
Teatreves ziklorik ez, baina amateur antzerkia bai
Zikloaren aurkezpenetako bat. | Ikusi handiago | Argazki originala

Maiatzak berarekin Teatreves antzerki amateur zikloa ekartzen zuen Altsasura. Aurten zazpigarren edizioa antolatzekoa zen Tarima Beltza taldea. “Bestelako arrazoiengatik eta Iortia kultur guneko programazioaren overbooking moduko batengatik, guk hala nahi gabe, zikloa ezin programatu gelditu gara”. Tarima Beltzako kideek zikloaz gozatzen zutenei barkamena eskatu diete.

Gaineratu dutenez, “Iortian kalitatezko antzerki amateurra programatzeko ahaleginean ez dugu etsiko”. Urtean zehar emanaldiak antolatuko dituzte. Hala, gogorarazi dute garagarrilaren 3an Iruñeko Zarrapastra taldeak Urtsua, La leyenda de luz y niebla antzezlana jokatuko duela. Lizarrako Kilkarrak antzerki taldearen azken muntaia Altsasun ikusteko aukera izanen dela aurreratu dute. Beste erkidegoetako talderen baten bisita lotzen ari direla gaineratu dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak