Olmosen erakusketa Zizur Nagusian

Guaixe 2017ko mai. 18a, 18:09

Olmos, atzean eskuinean, Salazarrekin eta Arnanzekin Altsasun egindako erakusketan.

Tamaina handiko egurrezko eskulturez bete du Jesus Mari Olmos eskultore altsasuarrak Zizur Nagusiko kultur etxeko patioa. “Oso gutxigatik sartu ziren piezak”, aitortu digu. 2014ko azaroan Altsasun Hiru keinu iraganari erakusketan jarri zituen eskulturak daude Zizur Nagusian, esaterako: koloretako margoak, txorroskiloa, konpasa, kutxa bat edo Leonardo da Vincideren Vitruvioko gizona. Azken hori bukatu gabe dago, baina kultur etxeko arduradunen eskariz zirkulu barruan dagoen giza irudia erdi landua dago. Olmosen hirugarren erakusketa da Iruñerrikoa.

Ordutegia
Erakusketa apirilaren 28an mustu zen eta hilaren 28ra arte izanen da ikusgai: astegunetan 9:00etatik  21:00etara; larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara eta igande eta jai-egunetan 12:00etatik 14:00etara.

Erlazionatuak

Hirukia markoan

Guaixe 2014 aza 07 Altsasu