Hobekuntzak Dantzalekuko igerilekuan

Guaixe 2017ko mai. 20a, 11:31

Udako igerilekuak aurki zabalduko dituzte eta haiek behar bezala egon daitezen udalak, aurretik, hainbat lan eginen ditu. Umeen igerilekuko hoditerian ur ihesa dago eta hura konpontzeko 3.000 euro bideratuko ditu udalak. Igerileku bereko ura hartzeko punpen hoditeria moldatzeko 600 euro inbertituko dira. Aisialdi igerilekuan punpak jartzeko 1.800 euro jarriko ditu udalak. Dantzalekuko hiru igerilekuetako iragazkietako harea duela 10 urte baino gehiago ez direnez, aldatu hura eta krepinak aldatzeko 11.400 euro jarriko dira. Azkenik, ez irristatzeko pintura emanen da aisialdi eta igeriketa igerilekuetan eta horrek 3.200 euro eskatuko ditu. Guztira 20.000 euroko inbertsioa eginen du udalak Dantzalekun.