Batek duen jakintza besteekin partekatzea eta horrela matxuratutako edo hautsitako gauzak konpontzea. Hori da Kafe Konpondu ekimenaren asmoa. Bide batez, erabilitako tresnei bigarren aukera bat ematea lortu nahi dute, erosi eta bota dinamika kontsumistatik aterata. Birziklatze Laborategiaren ekimena da Kafe Konpondu. Bigarren edizioan Aurelio Lucasek sokazko aulkien ipurdiak konpontzen irakatsiko du. Izena eman nahi duenak 012 doako telefonoan eman beharko du izena.