Dantza Garaikidearen Jaialdia, DNA, bigarren edizioa du maiatzaren 20tik garagarrilaren 3ra. Nafarroarako dantzaren eta arte garaikidearen arteko bat-egitea du helburu jaialdiak. Edizio honetan dibertsitatearen ardatzaren inguruan diseinatu da. Era horretan, dantza lengoaia artistiko desberdinekin batuko da eta, esaterako, Altsasura zinemarekin batera iritsiko da Kukai Dantzaren Oskara Plazara.
Pablo Iraburu eta Iñaki Alforja nafarrek Kukai Dantzako dantzariekin metraje ertaineko film dokumental bat egin zuten: Oskara. Kukai Dantza taldeak Marcos Moreauren koreografia
batean oinarriturik musturiko izen bereko ikuskizunean oinarritzen da dokumentala. Ikuskizunak muntai horren sortze prozesua jasotzen du. Bertan parte hartzen dute Erramun Martikorena abeslariak eta euskal kulturako elementuek, esaterako: joaldunek, Lesakako ihauteriak, maskaradek eta abarrek.
Kukai Dantza Errenterian kokatutako konpainia bat da. 2001ean sortu zuen Jon Maya dantzari eta koreografoak. Konpainiaren lan ildoa ikuskizun garaikideetan oinarritzen da, euskal dantza tradizionaletik abiatuta, sorkuntza propioak eginez eta koreografo
ospetsuekin lankidetzan arituz.
Fitxa
Ikuskizunaren zuzendaria: Jon Maia Sein
Dokumentalaren zuzendariak: Pablo Iraburu, Iñaki Alforja
Dokumentalaren produkzioa: Arena Producciones, Iñaki Alforja, Altxu Lanak
Koreografia: Marcos Morau (LA Veronal)
Dantzariak: Kukai Dantza
Musika sorkuntza:Xabier Erkizia
Teknika taldea: David Bernues, Angel Agüero
Produkzioko arduraduna: Nagore Martinez
Banaketa eta komunikazioa: Doltza Oar-Arteta