Erregional mailako Kopako finalerdietako joaneko partida jokatu zen igandean Dantzalekun. Altsasuk Los Arcoseko Urantzia taldea hartu zuen. Altsasuko entrenatzaile Joseba Bakaikoak esana zuen partida konplikatua izango zela, Los Arcoseko taldeak maila handia duela. Eta hala izan zen, baina Altsasuk ere maila ona eman zuen. Bi taldeak parez pare ibili ziren eta oso partida lehiatua izan zen. Hasieran Altsasuk hartu zuen partidaren batuta, baina Urantziako Diego izan zen gola sartu zuena. Dena den, Altsasuk bikain erantzun zuen eta berehala, bi minututara berdintzea lortu zuen, Javik sartutako golari esker. Bigarren zatian Altsasuk dominatzen jarraitu zuen, baina izan zuten gol aukera ia bakarrean garaipenaren gola sartu zuen Urantziak. Eta horrela despeditu zen partida.
Hurrengo asteburuan Los Arcosen jokatuko da finalerdietako itzulerako partida. Altsasu 1 eta 2 irabaztera behartuta dago, gutxienez, partida berdintzeko. Eta irabazteko gol gehiago sartu beharko lituzkete altsasuarrek. Ea zortea alde duten eta final handirako sailkatzen diren.