Altsasuko BTTrako izena ematea zabalik

Guaixe 2017ko mai. 23a, 15:52

Ekainaren 11n jokatuko da proba ez lehiakor famatua

Barranka Txirrindularitza Taldeak ekainaren 11ko goizeko 9:00etarako prestatu du XXII. Altsasu BTT Zeharkaldia. Altsasukoa proba ez lehiakorra da eta bikerren egutegian gorriz inguratutako data da, proba oso estimatua delako. Bi ibilbide antolatu dituzte: luzea (51 km) eta motza (41 km). Izena ematen duten lehendabiziko 600 bikerrek oparia jasoko dute.

Aurten ibilbidean aldaketa egin du Barranka taldeak. Tartean, Etxarri Aranatzeraino helduko dira bikerrak, Sakanako paraje ederrak zeharkatuz.

Izena emateko
Ekainaren 9ra arte eman daiteke izena, www.rockthesport.com web gunean. Ekainaren 4a baino lehen, federatuek 18 euro eta federatu gabekoek 21 euro ordaindu beharko dituzte eta ekainaren 4tik 9ra, federatuek 21 euro eta federatu gabekoek 25 euro. Barrankako bazkideek, merkeago dute inskripzioa.

www.barrankatt.com
Probako informazio guztia.