Sotoko espetxera gazte martxa antolatu dute

Guaixe 2017ko maiatzaren 25a

Aurretik beste bi martxa egin dira Soto del Realgo espetxera.

Madrilgo Soto del Real kartzelan urte erdi pasa preso daramate ferietako liskarragatik atxilotuetako 3 gazte altsasuar. Adur, Oihan, Jokinen askatasuna aldarrikatzeko espetxera martxa antolatu dute hiru gazte erakundek: Ikasle Abertzaleak, Ernaik eta Altsasuko Gazte Asanbladak, Garagarrilaren 3an, larunbatean izanen da martxa. Joan nahi dutenek ohiko tokietan eman dezakete izena.