Demode Quartetek bere hirugarren ikuskizuna Todos los musicales o casi aurkeztera etorriko da. Laukoteak pertsonai bitxi banaren papera jokatuko du: musikalen negozioan tokia bilatzen duen abeslari hotz eta kalkulatzailea, aitortzarik izan ez duen musikal abeslari aditua, musikalen bitxikeria absurdoenak dakizkien abeslari gogotsu eta moldakor emakumezko paper guztiak egiten tematuta dagoena eta baxua, zaputza eta arraroa, ahoa zabaltzen duen bakoitzean bere kideak nahastu eta despistatzen dituena.
Lauren artean, ahots hutsez, zuzenean abestuko dituzte garai guztietako hogeitik gora musikal ezagunen bertsio dibertigarriak eta originalak. Aurreko mi muntaiekin alderatuta aldaketa dakar Demode Quarteten azken ikuskizun honek. Alde batetik, ikuskizuna erretroproiektorearekin egiten da. Atzean ikusten diren irudiek musikal bakoitzaren doinuak girotuko dituzte. Gainera, aktoreak beraiek irudietan bertan ere agertuko dira hainbat paper jokatzen eta guztien artean dantza talde bitxia sortuz. Bestalde, beraiek egindako grabazioen bidez, ahots orkestra ugaria eratuko dute.
Fitxa
Zuzendaritza: Patxi Barco.
Libretoa: Patxi Barco etaCarlos Zabala.
Musika zuzendaritza: Mikel de la Fuente.
Antzezleak: Mikel de la Fuente, Joli Pascualena, Iker Huitzi eta David Rosco.
Work in Progress de "TODOS LOS MUSICALES O CASI" de Demode Quartet from DQ on Vimeo.