Aguraingo doinu punkiak biziberritzeko

Guaixe 2017ko mai. 26a, 14:29

Gaur, 23:00etan, Altsasuko Arkangoa tabernan.

Pepok (ahotsa eta bateria) eta Ritxarrek (gitarra)  Tokan 2 la polla osatzen dute. Haiena La Polla Recods Aguraingo punk taldearen tributu banda da. Jakina, gaur gauean La Polla Records taldearen kantutegiaren errepasoa eginen dute. Bikotea musika taldean eskarmentua bazuen ere, 2014ko azaroan gorpuztu zen egitasmoa, punk talde ezagunaren izpiritua biziberritzen duena.