Erregionaleko Kopako ametsa bukatu da. Finalerditaraino iritsi da Altsasu, baina, nahiz eta maila bikaina eta primerako itxura eman, gorritxoek ezin izan dute Los Arcoseko Urantzia taldearen kontra aurrera egin. Joaneko partidan 1 eta 2 irabazi zuen Urantziak, Dantzalekun, eta igandean itzulerako partida jokatu zuten bi taldeek Los Arcosen. Partida berdintzeko 1 eta 2 irabaztera behartua zegoen Altsasu.
Altsasu hasi zen dominatzen. Bikain jokatu zuten Joseba Bakaikoaren mutilek eta horrela, Josebak Altsasurendako lehen gola sartu zuen zazpigarren minutuan. Partidak aurrera egin ahala, 25. minutuan berdintzea lortu zuen Urantziak. Bigarren zatia hasi eta berehala Iokin Lobok Altsasu aurreratu zuen berriz. Animoso zeuden altsasuarrak, 1 eta 2-koarekin Kopako finalerdia berdindu baitzuten, baina partida bukatzear zegoenean binakako berdinketaren gola sartu zuen Urantziak, altsasuarren amets guztiak zapuztu eta finalera sailkatzea ahalbideratu ziona. Altsasu ez da Kopako finalean egongo, baina maila oso ona eman du Kopan, bikain despeditu du denboraldia eta orain atsedena hartzea da tokatzen dena, hurrengo denboraldia prestatzeko.