Ferialeku kalearen trenbidearen bestaldeko partzela da Adifek esku hartu duena. Trenbide azpiegituren kudeaketaz arduratzen den enpresak hainbat kexa jaso zituen. Auzokide batzuek lursaila aparkaleku edota biltegi gisa erabiltzen zuten. Jasotako kexei bide emanez, eta udalaren baimenaz, Adifek lursaila harri handi batzuekin mugatu du, handik pasatzen den bidea errespetatuz. Apirileko azken astean jarri zituen harriak. Aldeak ados jarri dira eta orain arte lursaila erabiltzen zuten auzokideek egurra gordetzeko aukera izanen dute.