Iruñeko Orfeoiak eta Iruñeko Ganbera Abesbatzak (ACCP) Fernando Remacha eta Agustin Gonzalez Azilu konposatzaileei kontzertu bana eskainiko diete aurten. Emanaldi horietan sortzaileen obra nabarmenetako bana eskainiko dituzte. Eta egiten ari diren ahaleginari balioa aitortzeko Nafarroako abesbatza ondarea ezagutarazteko programa osatu dute. Emanaldiekin batera, hitzaldiak eta NUPen uda-ikastaro batek osatuko dute egitaraua.
Prestatu duten programa Altsasun despedituko da. Herriko seme Agustin Gonzalez Aziluk Arrano Beltza obra Iruñean mustu zuen duela 40 urte. Iruñeko Ganbera Abesbatzak obra hori Altsasun eskainiko du azaroaren 3an. Aurretik Koldo Pastor konposatzaileak eta Gonzalez Azilu berak hitzaldia eskainiko dute. David Galvezek musika garaikideari buruzko tailerra eskainiko du ere, lastailean.