Miranda Argako Euskararen Lagunak elkarteak Erdialde narrazio laburreko 10. lehiaketa antolatu du aurten. Larunbatean Euskararen Egunaren ospakizunen barruan, sari banaketa egin zuten. Aurreneko saria Haritz Larragueta Martinezek jaso zuen Minks eta biok narrazioagatik. Izaskun Etxeberria Zufiaurre bigarrena izan zen, Lur antzua idazlanarekin. Emakumezko behartsu baten zamen inguruko kontakizuna da altsasuarrari saritu diotena. Etxeberriak lehiaketara aurkeztutako narrazioa antolatzaileen blogean irakurgai dago.