Adur, Oihan eta Jokinen askatasuna aldarrikatu eta haiei elkartasuna adierazteko, Madrilgo Soto del Real kartzelara martxa antolatu dute Ikasle Abertzaleak, Ernaik eta Altsasuko Gazte Asanbladak. Bihar, 6:30ean, bi autobus abiatuko dira Madrilerantz. Espetxearen kanpoko aldetik presoei musika eta animo oihuak helarazi nahi dizkiete. Gainera, prestatutako egitarauan musika, dantzak, bazkariak, giroa eta bestelakoak izanen direla iragarri dute.
Ferietako liskarragatik preso dauden altsasuarrei elkartasuna adierazteko kartzelara antolatutako hirugarren martxa da biharkoa. Abenduaren 3an Altsasuko Gazte Asanbladak eta Indar Gorrik antolatu zuen, baina ezin izan zuten aurreikusitakoa bete. Herri-asanbladak antolatutako izan zen hurrena, ilbeltzaren 28an.