Gazteei eskainitako bigarren asteburua

Guaixe 2017ko eka. 2a, 12:00

Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako Gazte Egunen bigarren asteburua izanen da honakoa. Aurrekoan Itxostiapunta gazte gunean txapelketa arratsaldea eta joko erraldoiak izan baziren, gaurko eta biharko eskaintza ere badago. The Guilty Brigade eta Puraposse taldeek kontzertuak eskainiko dituzte, Foru plazan, 23:00etan. Aguraingo Puraposse boskotean Xabier Zelaia altsasuarra ari da baxua jotzen. Iruñetik heldu da, berriz, The Guilty Brigade. Punk-rocka ontzen duen laukoteak aurten karrikaratu duen No apto para cuerdxs diskoa, laugarrena, aurkeztuko du. Bihar, berriz, gazte gunean agurtze festa izanen da. Handik pasatzen direnek karaoke, musika, artea, afaria, koktelak eta beste izanen dituzte.