Altsasuko Musika eta Dantza Eskolak ikasturte akaberarako ikuskizuna prestatu du. Dantza ikasten ari diren makina bat ikaslek euren trebezia erakutsiko dute. Ohiko euskal dantzetatik eta dantza garaikidetik edaten duten koreografia berriak eskainiko dituzte. Dantza saio guztiei doinua eskola bereko musika ikasleek eta irakasleek jarriko diete. Beraz, kalea artista txiki eta gazten beteko da. Eta eguraldiak lagunduko ez balu, frontoia.