Tragedia baztandar bat

Guaixe 2017ko eka. 2a, 11:10

Larunbatean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Zarrapastra antzerki taldeak joan den urtean Altsasun jokatzekoa zen Urtsua, leyenda de luz y niebla antzezlana. Baina arazo batengatik ezin izan zen. Tarima Beltza antzerki taldearen eskutik berriro programatu dituzte Iortia kultur gunean. Jokatuko duten lanaren oinarria Baztango Urtsuaren kontakizunean oinarrituta dago. Nieves Oteiza Zarrapastrako kidea hartan oinarrituta idatzi zuen antzezlana, gertaera 1700eko garagarrilaren 22an eta 23an kokatuta dago. Antzezlana zazpi eszena azkarretan garatzen da. Pertsonaiek hizkuntza erraza eta gertukoa erabiltzen dute, poesia baliabideekin batera. Arkaitz Ibarra aktoreak zuzenean musika joko du ere (txistua, txirula eta salterioa).

Arizkungo Urtsua jauregiko oinordekoa Nafarroa Behereko nobleziako alaba batekin, Lantaina jauregiko Juanarekin, ezkonduko da. San Joan gauaren aurreko egunean bakarren batek Juana  haurdun dagoela jakin du. Izututa eta zalantzaz beteta anaiarekin hitz egitea erabaki du Juanak. Erabaki azkar bat hartu behar da. Joanari burutik garaiko arau zorrotzak, San Joan bezperako sinesmenak, sineskeriak eta beste pasako zaizkio. Bitartean, Xorroxingo ur-saltoan lamiak euren ilea urrezko orraziekin orrazten dute. Agoteak ere agertuko dira. Ezkondu eta egun berean senarrak haurdunaldiaren berri izan zuen. Harrotasunak minduta senarrak emaztea Arizkungo jauregi parean zegoen Santa Ana ermitara otoitz egitera gonbidatu zuen, gauez. Ezpataz, bertan hil zuen emaztea.

Zuzendaria: Assumpta Bragulat
Aktoreak:
Manolo Almagro, Lantainako jauna

Alejandro Arizkun, Urtsuako jauna
Maribel Ballaz, Lantaina andrea

Josu Castillo, apaiza
Rakel Goñi, Marcela 

Arkaitz Ibarra, musikari agotea

Carmen Izal, Urtsuako andrea
Harri Larunbe, Estebe Urtsua
Jaime Malon, notarioa 

Nieves Oteiza, Katalina 

Ventura Ruiz, Juana