Horixe eskaini die Altsasuko Arkatz liburu-dendak bere bezeroei: Ibon Martinen El último akelarre liburua irakurri ondoren bertan agertzen diren parajeak ezagutzea. Eleberria Bilbon gertatutako errituzko hilketa batek abiarazten du. Gertaerak Zugarramurdira eramanen ditu ikerlariak. Eta haien arrastoen atzetik ibiliko dira domekan Altsasutik abiatzen direnak. La fábrica de las sombras liburuarekin Arkatzek eta Martinek Orbaizetara eraman zituzten eta aurretik Faro del silenciorekin Pasaiara.