Altsasun herri galdeketa

Gure Esku Dagok bideoa mustuko du

Guaixe 2017ko ekainaren 7a

Altsasuko Gure Esku Dagok estatus politikoari buruzko iritzia ematera animatu nahi ditu altsasuarrak. Hilaren 18an eginen den herri galdeketan parte hartzera altsasuarrak animatzeko bideoa grabatu dute eta hura gaur, 19:30ean aurkeztuko dute Iortia kultur gunean.

Bestalde, galdeketaren egunean herrian ez dagoenak aldez aurretik boza emateko aukera izanen du.  Horretarako, kalera aterako du hautestontzia Gure Esku Dagok honako datetan:

Garagarrilak 11, domeka: 12:30etik 14:00etara, Foru Plazan.
Garagarrilak 14, asteazkena: 11:00etatik 13:00etara, merkatuan.
Garagarrilak 16, ostirala: 19:30etik 21:30era, Zumalakarregiko plazan.