Gazte presoetako bat bakartu dute

Guaixe 2017ko ekainaren 7a

Udaletxe aurrean egindako kontzentrazio ugarietako bat.

Ferietako liskarragatik Soto del Real espetxean preso dauden hiru gazte altsasuarretatik bati 11 eguneko bakartze zigorra jarri diote. Herri-asanbladak zigorra salatzeko gaur kontzentrazioak egitera deitu du. 18:30ean Gure Etxea eraikinean biltzeko deialdia egin du. Han elkarretaratzeen tokiak zehaztu eta 19nako taldeetan herrian barna hainbat kontzentrazio egitea da asmoa.