Euskara Batzordeak buru berria du Javier Ollo Martinez alkatea.Batzordeak bi kide euskaldu ditu Virginia Alonso eta Ollo bera. Azkenean alkatea izanen da Haizea Ramirez de Aldaren lekukoa hartuko duena batzordean. "Nik bakarrik aurkeztu dut Batzordearen lehendakaritza hartzeko borondatea". Gauzak horrela, alkatea Euskara, Ogasuna eta Aurrekontuak, Hondakinak, Historia Memoria eta Parte hartze batzordeen buru da gaur egun. EH Bilduko kideak hainbat desadostasunengatik kargua uztea erabaki zuen, horien artean, lanen lantaldeko kideen hizkuntza profilak aldatu zirelako.