Hiru taldek parte hartuko dute Altsasuko gaurko punk-rock jaialdian. Frantziako Orleans hiritik etorriko da Burning Heads taldea. Eskarmentu handiko laukoa, 1988tik 18 erreferentzia diskografiko dituzte. Japoniakoa da The Skippers taldea. 2002an sortutako hirukoa, 10 lan argitaratu dituzte 2006tik, gehienak iraupen motzekoak. Bi taldeek Europan barnako bira egiten ari dira eta Euskal Herrian eskainiko dituzten lau emanaldietako bat da Altsasukoa. Haiekin batera oholtza Elorrioko eta Abadiñoko Bultz laukoteak partekatuko du. Joan den urte hasieran sortutako taldea, diskoa aurkeztera etorriko da.