Erdi Aroko musika, elkarlanean

Guaixe 2017ko eka. 9a, 11:10

Larunbatean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Kontzertu monografikoa eskainiko dute Erkudengo Ama abesbatzak, Gasteizko Ariadna soka laukoteak, Sagrado Corazon ikastetxeko abesbatzak eta Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako abesbatzak. Guztiek elkarrekin Erdi Aroko musikan barnako bidaia eskainiko dute, hasi 500. urtetik eta 1750era arteko epea hartuz. Musikaren historiako “udaberriko” errepertorioa osatu dute horretarako.

Lau musika erakundek partekatuko dute eszena. Erkudengo Ama abesbatzak eta Ariadna soka laukotea bi zatitan elkarrekin ariko dira. Eta haien erdian Isabel Acevedo (biolina), Alaitz Aiala (biolina), Ainhoa Marauri (biola) eta Estibaliz Oraa (biolontxeloa) soka laukoteko kideak bakarka ariko dira. Kontzertua haurren abesbatzen parte hartzearekin batera despedituko dute. Ikastetxeko abesbatzan 14 bat haur ari dira kantatzen eta musika eskolakoan 40 bat. Larunbateko emanaldiaren ondoren, Altsasuko abesbatza Orreagako elizan garilaren 8an duen kontzertua prestatzen hasiko da.

Egitaraua  
Obra Sortzailea
Laukotea eta abesbatza  
Exaltabote Domine Al. Scarlatti
Heilig ist der herr F. Schubert
Ave Verum W.A.Mozart
Laus Domino G.F. Haendel
   
Laukotea bakarka  
Quartet Nº2 In D C.Wesley (1757-1834)
Andante  
Tempo di Minuetto  
Allegro  
   
Laukotea eta abesbatza  
Acaba de matarme F.Guerrero
Ojos claros serenos V. Ruiz
Signore de le cime Giuseppe di Marzi
Tebe Poem D. Bortnianski
Cherubing Song D. Bortnianski D. Bortnianski
   
Laukotea, abesbatza eta haru abesbatza  
Más vale trocar Juan del Encina
La nuit J.P.Rameau